XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Zeure gauzetarako aiñ illuna dodan adin au? Argituidazu.

¿Eta guramen macal, gaur jaso, biar jausi dabillen au? Indartuidazu.

Emen daukazuz begi onek, gauza charretara berez duazanak; belarriak, mundurako edegita, Zuretzat ichiak; miñ au, murmuria ta autu satarretarako aiñ ariña.

Ikutu egioezu gaixo mueta gustiak ikutuagaz bakarrik osatzen zenduzan gorputz orregaz; garbitu ta zainduizuz, pekatura eruan eznagien.

Lagundu eguioezu Aita Santu, Obispo, Abade, erligioso, agintari'ta beste erligiñuari kalte nai on askok egin leyen gustiai be; bakochak bere egiñ-biarrak ondo beterik, bake santu baten aurreratu ta zabaldu dediñ gure erligiño salbagillia.

Izuri, Jauna, azkenez, garbilekuko arimai be, batezbe geure artekuai, niri aiñ ugari emon deustazun odol garbitzalle orren tantachu bat bada be; atsekabe aiñ andietatik ainbat lasterren urtenik, Zure errukitasuna alabau ta gugaitik geyago ta geyago eskatzera zerura juan daitezan.

4.en Eskini.

Mesede andi onen ordez, ¿zer emongo deutzut, Jauna? Baña ¿zer daukat nik emoteko, Zeure eskutik artu eztodanik? Orregaitiño be bakit gauza bat gura dozula beste gustien ganetik: eztaidala geyago pekaturik egiñ.

¿Baña aiñ lotsabagia izango naz?¿Maitetasunik andienagaz, eta neure onik andienerako artu (...).